Iker Lauroba musikariak bere ibilbideko zazpigarren lana argitaratuko du igande honetan, Bosgarren solairutik izenburupean. "Bosgarren solairutik ikusmira zabalagoa dut eta bizitzari perspektiba zabalago batetik abestu diot", konatu du Aiako bizilagunak bere azken proiektuaren inguruan.
Oro har, Laurobak "bosgarren solairu horretatik" gauzak nola ikusten dituen kontatzen du diskoan: zer gauza bizi izan dituen eta zer beldur dituen aurrera begira jarrita. Hori horrela, zazpi abesti berrik, bi autobertsiok eta pandemian grabatutako "artista handi baten abesti zoragarri baten moldaketak" osatzen dute musikariaren azken lana. 50 urte betetzen dituen egunean kaleratuko du, "ospatzeko beste ezer ez duen urriaren 12an", hain zuzen ere.