Aiako V. Mendi Duatloiak badu data: urriaren 25ean, larunbatarekin, egingo da, eta izena emateko epea zabalik dago urriaren 20ra arte esteka honetan.
Ohi bezala, Andatza auzoan izango da irteera 15:30ean, eta parte hartzaileek korrika sei kilometro eta bizikletaz hamabost egin beharko dituzte. Korrikako ibilbideak 300 metroko desnibel positiboa izango du, eta bizikletakoak, 700 metrokoa.
Banaka parte har daiteke proban, nahiz binaka, erreleboka, batek korrika proba eta besteak bizikletakoa eginez.
Hemen ikus daiteke korrika saioko tracka, eta hemen, bizikleta saiokoa.