Aristerrazuko lagunek prest dute denboraldi berria erromeria zaleentzat. Bihar bertan hasi eta 2026ko udaberrira arte, igande eta jaiegun guztietan izango da euskal musikaz gozatzeko aukera San Pedro bailarako Aristerrazuko plazan.
Ohi bezala, 18:00etatik 21:00etara izango da erromeria, eta tarte horretan zabalik izango da hango taberna.,
Biharkoan, lau trikitilarik jarriko dituzte herritarrak dantzan: Izer eta Alabierrek batetik, eta Elizagoien ahizpek, bestetik.