Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak Lurraldebusen zerbitzuak indartuko ditu urriaren 11n, larunbatarekin, Aian ospatuko den Gipuzkoako Gazte Tourra dela eta.
Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak jakinarazi duenez, Aia, Orio eta Zarautz lotzen dituen UK08 linearen zerbitzuak indartuko dituzte, arratsaldeko 16:50etik 23:35era. Zehazki, 16:50etik 22:50era Oriotik irten, 20 minutu geroago Aiatik igaro eta Zarautzen amaitzen diren espedizioak, eta beste noranzkoan Zarauztik 17:55ean, 19:55ean eta 21:55ean irteten direnak, Aiatik ere 20 minutu geroago igaro eta Orion amaitzen direnak.
"Herritarrek, ibilgailu pribatua izan ala ez, aisialdirako sarbidea izan dezaten eskaintzen dugun garraio publikoko zerbitzua indartzea oso modu garrantzitsua da haien segurtasuna eta erosotasuna hobetzeko, batez ere gazteena", nabarmendu du Dominguezek.