Aia

Odola emateko aukera izango da Aian gaur arratsaldean

Julene Sorarrain

Herritar bat odola ematen.

Odola emateko ez da derrigorra hitzordua aurrez hartzea, baina hartzen ez duenak ilaran itxoin beharko du tarte bat egon arte.

Aiako Odol Emaileen Elkarteak jarri du hileko hitzordua odol ateraldia egiteko. Gaur arratsaldean, astelehenarekin, eskolako zaintza gelan izango dira 16:30etik 20:30era bitartean.

Odola emateko ez da derrigorra hitzordua aurrez hartzea, baina hartzen ez duenak ilaran itxoin beharko du tarte bat egon arte. Herritarrek informazio gehiago eskuratu dezakete, 943-00 78 85 telefono zenbakira deituta. Online ere har daiteke hitzordua, gotatanta.eus webgunean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide