Palestinarekin elkartasunez, dozenaka lagunek egin dute elkarretaratzea Aian

Aitziber Arzallus 2025ko urr. 2a, 21:09

Gaur arratsaldean Aiako plazan egin duten elkarretaratzea. (Utzitakoa)

Palestinarekin Elkartasuna plataformak egindako deiari erantzunez, dozenaka lagun atera dira kalera Aian. Gazako setioa bukatzeko eta Israel desegiteko eskatu dituzte, besteak beste. 

Bart Israelek Gazara heltzear zen Global Sumud flotilla atzeman ostean, Palestinari Elkartasuna plataformak gaur arratsaldean Euskal Herriko plaza edota udaletxe aurre guztietan elkarretaratzera deitu ditu herritarrak, eta aiarrek ez dute hutsik egin. Palestinako banderak eskuetan batu dira herriko plazan dozenaka lagun, eta besteak beste, Gazako setioa bukatzeko eta Israel desegiteko eskatu dute. 

Gazara laguntza humanitarioa eramateko eta hara korridore humanitarioa irekitzeko asmoz ontzietan zihoazen 200 bat ekintzaile atxilotu dituzte Israelgo militarrek Euskal Herrian gauerdia zenean. Guztira, 530 ekintzaile zeuden flotillan –tartean lau euskal herritar–.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide