Sallobente elkarteak antolatuta, sagardo txapelketa eta dastaketa egin zuten pasa den larunbatean Elgoibarko (Gipuzkoa) Kalegoen plazan, Baserritarren Eguna festaren harira. Lehiaketaren 40. edizioko irabazlea Aiako Izeta sagardotegia izan da, guztira 132 puntu batuta.
Bigarren saria Lizeaga sagardotegiak jaso zuen, 126 punturekin; eta hirugarrena, berriz, Astigarragako (Gipuzkoa) Bereziartuak, 124 punturekin. Gainera, herritarrek ere aurkeztutako sagardo ezberdinak epaitzeko aukera ere izan zuten, edalontzia eta Sallobente elkarteak banatutako txorizo pintxoa eskuan zutelarik.