Maren Esteberenak Emakumezkoen Real Sociedad B taldera egin du jauzi

Aiora Arriola 2025ko abu. 29a, 12:00

Emakumezko Real Sociedad B taldeko jokalariak. (Real Sociedad)

Aurreko denboraldian emakumezkoen C taldean ibili ondoren, bigarren taldera egin du jauzi erdilariak.

Maren Esteberena Merino futbol jokalaria emakumezkoen Real Sociedad B taldera igo da. Aurreko denboraldian C taldean jokatzen aritu zen erdilari gisa 16 urteko aiarra.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide