Getarian Salbatore jaietan murgilduta daude asteazkenetik, eta Txosna Batzordeak atzo jakinarazi zuen bezperan, hau da, ostegunean, gauean emakume baten aurkako "eraso larri bat" izan zela herrian. Horregatik, elkarretaratzea deitu zuen atzo 21:00etarako txosnagunean –hemen elkarretaratze jendetsuaren albistea–, eta Getarian gertatutakoa salatu eta haiekin elkartasunez, Aian ere elkarretaratzea egin zuten atzo gauean.
Ahoz aho eta sare sozialen bitartez egin zuen deialdia Aiako Talde Feministak, eta plazan herritar ugari elkartu zen 22:00etan pankartaren atzean. Mezua, argia: Jaiak bai, erasorik ez.
Gaurko ere egin du beste deialdi bat herriko mugimendu feministak: 12:00etan txosnagunean elkartuko dira zapi moreak lepoan, poteo feminista egiteko. Hemen ikus daiteke festetako gaurko egitaraua.