San Donato eguna da gaur Aian, eta gaur hasi eta igande gauera arte, egunero egun osoko egitarauak dituzte prest herritarrek. Festak, baina, atzo arratsaldean hasi ziren. Plazaren alderik alde jarritako traka zaratatsuak ofizialki inauguratu zituen jaiak, eta hori urterokoa bada ere, aurtengoan berezitasun bat izan zuen, ezusteko bat, udalak jaien egitarauan iragarrita zuenez: trakaren aurretik, herritarrei dantza saioa eskaini zieten, izan ere, festak antolatzen ibili diren eragileen ordezkariek, Jon Ander Azpiroz alkatea buru zela. Alkateak azpimarratu zuen festak ez dituela udalak antolatzen, "herri osoak" baizik.
Traka pizteko ohorea, aurten, herriko neska gazte kuadrilla batek eduki du: Zarauzko Txaparrotan hondartzako eskubaloi txapelketa irabazi dute horiek, senior mailakoa, eta udalak balentria hori aitortu nahi izan die.
Plaza bete jendek jo zien txalo bai neskei, bai dantza saioa eskaini zuten udal eta herri eragileen ordezkariei.
Trakaren ondoren, kalejiran jarraitu zuten herritarrek, Izer eta Alabierren atzetik.
300 lagunentzako afaria
Bien bitartean, eguneko beste protagonista nagusiak lan eta lan ari ziren, Probalekuan ezkutatuta. 300 lagunentzako herri afarirako marmitakoa prestatzen ari ziren goizetik, eta horrez gain, baratzuri zopa ere martxan zuten, eta haragia ere prestatzekoak ziren. Bi beterano zebiltzan buru: Valentin Aldalur eta Miel Agirrezabalaga.
Haiei laguntzen eta ikasten, berriz, laster lekukoa hartu nahiko luketen hiru lagun: Ibai Azpiroz, Aritz Lizaso eta Rafa Lopetegi.
Lan eta lan, baina umoretsu aurkitu zituen guztiak Gukak, herriarentzat lan egin bai, baina festez gozatzeko ere prest.
Egitaraua
Honakoa da Aiako festen egitarau osoa:
Gaur, osteguna – San Donato eguna
- 06:00. Diana Joselontxos txarangaren eskutik. Herriko plazan zehar.
- Ondoren, gaupaseroen gosaria.
- 11:00. Meza nagusia.
- 11:30. Landare estanpazio tailerra, Itziar Unzurrunzagaren eskutik.
- 12:00. Herriko eskuzko pilota txapelketaren finalak.
- 15:30. Mus txapelketa.
- 17:00. Dantza suelto txapelketa.
- 19:30. Kalejira buruhaundi eta trikitilariekin. Herriko kaleetan zehar.
- Jarraian, Bide Batez erromeria.
- 22:30. Bertso jaialdia. Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia, Iban Urdangarin, Andoni Egaña eta Alaia Martinekin. Gai jartzailea: Amaia Agirre.
- Ondoren, Bide Batez taldearekin erromeria.
Bihar, ostirala – Umeen Eguna
- 09:30. Diana. Herriko kaleetan zehar.
- 11:30. Haur eta gazteentzako jolasak. Plazan.
- 14:00. Familien bazkaria. Euskal Parrillaren eskutik.
- 16:30. Puzgarriak eta tailerrak. Panpotx kultur elkartearen eskutik.
- 19:30. Kalejira buruhaundi eta trikitilariekin. Herriko kaleetan zehar.
- 22:00. Kontzertuak: Sukena eta Gozategi.
- Jarraian, DJ Indate.
Etzi, larunbata
- 11:00. Sardin jana, toka txapelketa irekia eta umeentzat zapo-toka.
- 16:00-19:30. Bikeshow trial erakustaldia, Irene Caminosen eskutik.
- 19:30. Kalejira buruhaundi eta trikitilariekin. Herriko kaleetan zehar.
- 20:00-22:00. Pintxopotea Euskal Parrillaren eskutik eta Andoni Ollokiegik girotuta. Plazan.
- 22:15. Kontzertuak plazan: Enbata Lorade eta Su ta Gar.
- Jarraian, DJ Jotatxo.
Abuztuaren 10a, igandea – San Lorentzo eguna
- 07:00. Diana. Herriko kaleetan zehar.
- 07:30. Gaupaseroen argazkia.
- 11:00. Meza nagusia.
- 12:00. Pilota partidak. Lehen partida, emakumezkoen gomazko paletaz: Nahia Eizmendi - Garazi Eizmendi eta Amaia Irazustabarrena - Ana Kerejeta. Bigarren partida, gizonezkoak eskuz: Lorentz Orbegozo - Unai Albeniz eta Julen Alberdi - Julen Aizpuru.
- Ondoren, herriko edadetuei eskainitako bazkaria. Alkar Elkartean.
- 17:30. Herri kirol jaialdia. Gipuzkoako Binakako Aizkolari Txapelketa eta 4. arroa harri jasotze finala.
- Ondoren, kalejira buruhaundi eta trikitilariekin. Herriko kaleetan zehar.
- 22:45. Su festak.
- Jarraian, haurren dantza erakustaldia.
- 23:30. Puro Relajoren kontzertua.
- 01:00. Trakaren erreketa.
- Goizeko ordu txikitan, Aiako aulki jolas txapelketa ofiziala.