Goizean goiz hasi dute aurtengo Donostiako Klasikoa txirrindularitza proba. Gaurkoan guztira 211,4 kilometroko ibilbideari egin beharko diote aurre txirrindulari profesionalek, eta, ohi bezala, Urola Kosta eskualdean zehar egin dute bideko lehen zatia, tartean, Aian.
Eguneko lehen mendatea Aia eta Asteasu (Gipuzkoa) arteko Andazarraten izan dute txirrindulariek. Hain justu, Andazarratetik barrena sartu da lasterketa eskualdean, goizeko 12:00ak aldera, eta jarraian Aiatik igaro da. Bertan izan dituzte zain txirrindulariek hainbat herritar, txaloka eta txistuka, tartean Eneko Goia Donostiako alkatea.
Orioko gainetik Zarautzera arteko trafikoa moztuta egon da goizean zehar, baina txirrindulari guztiak igarota, dagoeneko berriro zabaldu dute.