Larunbat honetan ospatuko dute VII. Gazte Eguna Aian, eta ohi bezala, egitarauaren barruko ekintza garrantzitsuak izango dira paella lehiaketa eta horren segidan egingo duten herri bazkaria. Bazkarirako txartelak aurrez erosi behar dira, eta hain zuzen, bihar, hilak 31, amaituko da horretarako epea. Sarrerak igerilekuko tabernan erosi behar dira, eta eskatu dute txartelak erosteko izen-ematea taldeka egitea.
Paella lehiaketan parte hartzen dutenek 14:30erako aurkeztu beharko duten beren paella, eta antolatzaileek jarriko dituzte osagai nagusiak: arroza, olioa, gatza eta parrillak. Azken horiek ere antolatzaileek piztuko dituzte.
Ondoren herri bazkarian jango dituzte paellak. Antolatzaileek jakinarazi dute nork bere etxetik eraman beharko dituela platerak eta sardexkak. Antolatzaileek jarriko dituzte edaria eta bazkalondoko kafea eta txupitoa.
Gainera, kamisetak eta edalontziak oparituko dituzte.
Langileek 15 euro ordaindu beharko dute txartel bakoitza eta, langabetuek, 12 euro.
Honakoa da biharko egitaraua:
- 11:15. Txosnen irekiera.
- 11:30. Ume handientzako jokoak.
- 14:30. Paella lehiaketa eta bazkaria.
- 18:30. Elektro Txufla txaranga.
- 22:30. Kontzertuak: Nafarroa 1512, Skarregekasko, Latxama.
- Ondoren, DJ Bon.
Autobus zerbitzu berezia
Bihar, larunbata, eta hurrengoan, abuztuak 9, autobusak ordu gehiagotan egongo dira Aiara joan-etorria egiteko Oriotik eta Zarauztik.
Aiatik Oriora bueltatzeko, Zarauztik 0:25, 2:25 eta 4:25ean aterako dira autobusak Aiarantz. Zerbitzu hauek Aiatik 0:45, 2:45 eta 4:45ean igaroko dira, eta 1:10, 3:10 eta 5:10ean iritsiko dira Oriora.
Alderantziz, Aiatik Zarautzera bueltatzeko, autobusak1:40an, 3:40an eta 5:40an irtengo dira Oriotik. Aian geldialdia egin, eta Zarautzen amaituko dute zerbitzua.