Aiako festak 2025

Bihar ospatuko dute VII. Gazte Eguna, Aian

Onintza Lete Arrieta 2025ko abu. 1a, 08:00

Kuadrilla bat, paella banatzen Gazte Egunean.

Eguerditik gauera arteko ekintzak prestatu dituzte aurten ere herriko gazteek, tartean, paella lehiaketa.

Hemen da VII. Gazte Eguna. Bihar, eguerdia baino lehen hasi, eta gauera arteko ekintzak egingo dituzte Aian, tartean, paella lehiaketa.

Lehiaketan parte hartzen dutenek 14:30erako aurkeztu beharko duten beren paella, eta antolatzaileek jarriko dituzte osagai nagusiak: arroza, olioa, gatza eta parrillak. Azken horiek ere antolatzaileek piztuko dituzte.

Ondoren herri bazkarian jango dituzte paellak. Antolatzaileek jakinarazi dute nork bere etxetik eraman beharko dituela platerak eta sardexkak. Antolatzaileek jarriko dituzte edaria eta bazkalondoko kafea eta txupitoa.

Gainera, kamisetak eta edalontziak oparituko dituzte.

Langileek 15 euro ordaindu beharko dute txartel bakoitza eta, langabetuek, 12 euro.

Honakoa da biharko egitaraua:

  • 11:15. Txosnen irekiera.
  • 11:30. Ume handientzako jokoak.
  • 14:30. Paella lehiaketa eta bazkaria.
  • 18:30. Elektro Txufla txaranga.
  • 22:30. Kontzertuak: Nafarroa 1512, Skarregekasko, Latxama.
  • Ondoren, DJ Bon.

Autobus zerbitzu berezia

Bihar, larunbata, eta hurrengoan, abuztuak 9, autobusak ordu gehiagotan egongo dira Aiara joan-etorria egiteko Oriotik eta Zarauztik. 

Aiatik Oriora bueltatzeko, Zarauztik 0:25, 2:25 eta 4:25ean aterako dira autobusak Aiarantz. Zerbitzu hauek Aiatik 0:45, 2:45 eta 4:45ean igaroko dira, eta 1:10, 3:10 eta 5:10ean iritsiko dira Oriora.

Alderantziz, Aiatik Zarautzera bueltatzeko, autobusak1:40an, 3:40an eta 5:40an irtengo dira Oriotik. Aian geldialdia egin, eta Zarautzen amaituko dute zerbitzua. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide