Aiako festak 2025

Haurrak protagonista Santio Errekako festetako azken egunean

Maria Maya Manterola

Haurrentzako askotariko jolasak ezarri dituzte goizean auzoko frontoian. Arratsaldean, berriz, musean aritu dira, eta hala agurtu dituzte festak datorren urtera arte.

Azken txanpan dira Santio Errekako festak. Gaur da festetako azken eguna, eta haurrei zuzenduriko jarduerak izan dira goiz partean. Auzoko frontoian etxeko txikienentzako askotariko jolasak jarri dituzte, eta bertan aritu dira aurpegiak margotzen, aulki jokoan nahiz eskulanetan.

Arratsaldean, berriz, mus txapelketa izan da. Hala agurtu dituzte aiarrek datorren urtera arte Santio Errekako festak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide