Aiako festak 2025

Autobus zerbitzu berezia eskainiko du Aiako Udalak Santio Errekako jaietan

Julene Sorarrain 2025ko uzt. 24a, 14:15

Santio Errekako jaiak.

Bihartik igandera, gaueko autobus zerbitzua indartuko du udalak, Santio Errekatik Aiarako joaneko bidaiak errazteko.

Santio Errekako jaiez gozatu nahi dutenentzat gaueko autobus zerbitzua indartuko du Aiako Udalak bihartik igandera arte. Hain zuzen ere, Santio Errakatik Aiara joateko autobus zerbitzua eskainiko dute. 

Zerbitzu bera izango da hiru egunetan, hau da, gaueko 01:00ean eta 03:00etan aterako dira autobusak Aiarantz, eta ibilbidea 10 minutu ingurukoa izango da. 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide