Aiako festak 2025

Arima Soul System taldeak kontzertua emango du gaur Sega Erretegian

Aiora Arriola 2025eko uztailaren 19a

Arima Soul System taldea Jazzaldian. (Utzitakoa)

Aiako Santio Erreka auzoan dagoen Sega erretegian Arima Soul System taldeak kontzertua emango du Lidia Insausti eta Dj Makalaren eskutik, arratsaldeko 20:00etan.

Gaur, Santio Erreka auzoko jaiak hasteaz gain, Arima Soul System taldearen kontzertuak ere girotu egingo du Santio Erreka Auzoan kokatuta dagoen Sega Erretegia. Arratsaldeko 20:00etatik 21:30era izango da emanaldia bertan, Lidia Insausti eta DjMakalaren eskutik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide