Santio Erreka auzoko jaiak, ate joka

Aiora Arriola 2025ko uzt. 18a, 15:00

Herri kirolak Santio errekan. (Utzitakoa)

Bihar, larunbata, sagardo dastaketarekin emango diete hasiera Aiako Santio Erreka auzoko jaiei, arratsaldeko 19:00etan.

Bihar, uztailaren 19a, larunbatarekin batera, arratsaldeko 19:00etan hasiko dira Aiako Santio Erreka auzoko jaiak. Sagardo dastaketarekin hasiko dira festak ospatzen eta gaua girotzeko, DjBon egongo da 23:30ean. Ondoren, goizaldera, oilasko biltzea.

Bihartik hasi, eta, uztailaren 30era arte, musikaz, kirolez, txapelketez, jolasez…gozatzeko aukera paregabea edukiko dute haur, heldu zein gazteek.

Auzo bazkarirako sarrerak aldez aurretik erosi behariko dira Sega erretegian, Portu jatetxean edo Errusta tabernan. Menua 25 eurokoa izango da: marmitakoa, txahal saiheskia eta postrea (edaria barne). Oilasko biltzeko afarirako ere aldez aurretik erosi beharko dira sarrerak, txosnan edo Portu jatetxean.

Azkenik, mus txapelketan parte hartu ahal izateko, egunean bertan eman beharko da izena, uztailaren 27an, arratsaldeko 16:00etan.

Egitaraua

Uztailaren 19a, larunbata

  • 19:00. Sagardo dastaketa.
  • 23:30. Dj Bon.
  • Goizaldera, oilasko biltzea.

Uztailaren 24a, osteguna – Santio bezpera

  • 19:30. Tren geltokitik hasi, eta, goizaldera arte, Kultur Defender, Dj Hidalgo eta Dj Davilaren eskutik.

Uztailaren 25a, ostirala – Santio eguna

  • 10:30. Meza.
  • Ondoren, zaharren hamaiketakoa.
  • Jarraian, Emakumezkoen Harri txiki txapelketa.
  • 16:30-19:30. Puzgarriak frontoian.
  • 19:00. Tren geltokitik hasita, Hamarru elektrotxaranga.
  • 23:00. Bide Batez taldearekin erromeria.

Uztailaren 26a, larunbata – Santa Ana eguna

  • 10:30. Meza
  • 11:30. Santio, Ortzaika eta Aia herriko gazteen herri kirol desafioa.
  • 14:30. Auzo bazkaria, auzokoen eskutik, Alaitz eta Garazik alaituta eta Larrume Iñaki Gurrutxaga eta Iker Zubeldia bertsolariekin.
  • 00:00. Abiba Diskojaia.

Uztailaren 27a, igandea

  • 12:00. Ume jolasak.
  • 16:30. Mus txapelketa.

Uztailaren 30a, asteazkena

  • 21:00. Oilasko biltzeko afaria.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide