Hurrengo asteburuan hasiko dira Aiako Santio Erreka Auzoko jaiak, eta uztailaren 19tik 30era arte ospatuko dituzte. Beste urte batez, musika eta kirola izango dira protagonista nagusiak, besteak beste, eta haur zein helduek edukiko dute jai giroaz gozatzeko aukera.
Auzo bazkarirako sarrerak aldez aurretik erosi behariko dira Sega erretegian, Portu jatetxean edo Errusta tabernan. Hau izango da menua: marmitakoa, txahal saiheskia eta postrea. Oilasko biltzeko afarirako ere aldez aurretik erosi beharko dira sarrerak, txosnan edo Portu jatetxean.
Azkenik, mus txapelketan parte hartu ahal izateko, egunean bertan eman beharko da izena, uztailaren 27an, arratsaldeko 16:00etan.
Egitaraua
Uztailaren 19a, larunbata
- Sagardo dastaketa, 19:00etan.
- Dj Bon, 23:30etan.
- Oilasko biltzea, goizaldera.
Uztailaren 24a, osteguna – Santio bezpera
- Kultur Defender, Dj Hidalgo eta Dj Davilaren eskutik. 19:30ean tren geltokitik hasi eta goizaldera arte.
Uztailaren 25a, ostirala – Santio eguna
- Meza, 10:30ean.
- Zaharren hamaiketakoa, meza ondoren.
- Emakumezkoen Harri txiki txapelketa, hamaiketakoaren jarraian
- Puzgarriak frontoian, 16:30etik 19:30era arte.
- Hamarru elektrotxaranga, 19:00etan tren geltokitik hasita.
- Bide Batez Erromeria, 23:00etan.
Uztailaren 26a, larunbata – Santa Ana eguna
- Meza, 10:30etan.
- Santio, Ortzaika eta Aia herriko gazteen herri kirol desafioa, 11:30etan.
- Auzo bazkaria, auzokoen eskutik, Alaitz eta Garazik alaituta eta Larrume Iñaki Gurrutxaga eta Iker Zubeldiarekin, 14:30ean.
- Abiba Diskojaia, 00:00etan.
Uztailaren 27a, igandea
- Ume jolasak, 12:00etan.
- Mus txapelketa, 16:30ean.
Uztailaren 30a, asteazkena
- Oilasko biltzeko afaria, 21:00etan.