Uztailaren 19an, larunbatarekin batera, Aiako Jauregi tabernaren lehenengo urteurrena ospatzeko festa egingo da, eta eguerditik aurrera hasiko dira emanaldiak ingurua girotzen. 13:00etan trikitilariek emango diete hasiera festari, bazkaria hasi aurretik. Arratsaldeko 17:30ean aizkolariak egongo dira eta 18:30etik aurrera, berriz, kontzertu emanaldiak egongo dira: Korkut, Pablo Veliz, Colapso, EP Murcy, YusenK eta Jay Scorp musikarienak. Amaitu ondoren, afaltzeko ogitartekoak egongo dira.
Bazkarirako 35 euroko menu bat prestatu du tabernak; otarrainxkak, entsalada, piper beteak, sahieskia eta postrea (edaria barne). Tiketa eskuratzeko azken eguna uztailaren 13a izango da, Jauregi taberna bertan.