Aia

Udako ordutegia izango du Aiako kultur etxeak irailaren 12ra arte

Julene Sorarrain 2025ko eka. 12a, 14:00

Aiako kultur etxea.

Goizeko 08:00etatik 14:00etara egongo da zabalik oporraldia amaitu arte. Orioko kultur etxeak eta liburutegiak, aldiz, ekainaren 23tik irailaren 5era arte izango dute udako ordutegia.

Aiako kultur etxeak udako ordutegia izango du irailaren 12ra arte. Hortaz, goizeko 08:00etatik 14:00etara arte egongo da zabalik, oporraldia amaitu arte. Abuztuaren 1etik 5era arte, aldiz, itxita egongo da.

Orioko kultur etxeak eta liburutegiak, aldiz, ekainaren 23tik irailaren 5era arte izango dute udako ordutegia, 09:00etatik 14:00etara hain zuzen ere.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide