Aia

Herriarteko finalerdietara sailkatu dira Aiako pilotariak

Julene Sorarrain 2025ko eka. 8a, 17:47

Aiako lau palistak. (Aiako Pala Taldea)

Lasarteren aurka lehiatu ziren aiarrak atzo arratsaldean Aiako frontoian, gomazko pala lehiako itzulerakoan, eta hirutik bi partida irabazita, 5-1 emaitzarekin sailkatu dira hurrengo fasera. Finalerdiak Astigarragaren aurka jokatuko dituzte.

Aiako Pala Taldeko jokalariek Herriarteko finalerdietarako txartela eskuratu zuten atzo arratsaldean, etxean jokatutako jardunaldia irabazi ostean. Lasarteren aurka lehiatu ziren, gomazko palan, eta hirutik bi partidetan nagusitu ziren, 5-1 emaitzarekin. 

Aurreneko partida Iban Aldalurrek jokatu zuen San Miguelen kontra, buruz buru frontoi osoan. Lasartearrak "izugarriko maila eta indarra" erakutsi zituela esan dute Aiako Pala Taldeko kideek, eta garaipena aise eskuratu zuen, 9-20 emaitzarekin.

Bigarren partida binakakoa izaten da, eta Aranberri eta Zubillaga bikoteak oraingoan mendean hartu zituen lasartearrak, Arteaga-Mendizabal bikotea, 20-8 emaitzarekin.

Azkenik, zazpi koadroaren barruan jokatu zuen buruz burukoa Iker Lizasok Artetxeren kontra, eta 20-15 emaitzarekin eskuratu zuen garaipena.

Finalerdietako joaneko partida datorren igandean jokatuko dute, etxean, Astigarragaren aurka. “Herritarrak animatu nahi ditugu partidura etortzera, frontoian giro polita sortzeko. Nahiz eta norgehiagoka zaila izan, saiatuko gara dena ematen. Gipuzkoako lau hoberen artean sartu gara, eta ilusioz beterik gaude”.  

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide