Aia

Sei musikarik jarriko dute festa igande honetan Aristerrazun

Julene Sorarrain 2025ko eka. 7a, 09:00

Aristerrazuko erromeria.

Iluntzera arte erromeriaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek eta bisitariek igandean, Andatzako plazan. Imuntzok eta Belokik emango die hasiera festari, eta jarraian Oilar beltzak, Imanol, Iñaki eta Andoni igoko dira oholtzara. 

Igandeetan izaten da erromeria Aiako Andatza auzoko Aristerrazuko plazan, 18:00etan hasi eta 21:00 arte. Tarte horretan, hango tabernak ere ateak zabalik izaten ditu, eta giro paregabea sortu ohi da dantzara edo, besterik gabe, trikiti doinuez gozatzera bertaratzen direnen artean.

Hala, asteburu honetan sei musikarik alaituko dute Andatzako plaza: Imuntzok eta Belokik, eta jarraian Oilar beltzak taldeak, Imanolek, Iñakik eta Andonik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide