Aiako Udalak hainbat zerbitzu eskainiko ditu uztailean herriko haur eta gaztetxoentzat. Aurreko asteetan eman zuen umeentzako udaleku ireki eta igeriketa ikastaroari buruzko informazioa, eta orain, nerabeentzako eskaintzaren berri eman du. Izan ere, Gaztelekua erabili ahalko dute 12-16 urte arteko gaztetxoek ekainaren 30etik uztailaren 18ra, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara.
Interesa duenak izena eman behar du Kultur Etxean, eta 45 euro ordaindu.
Udalak azaldu duenez, uztailaren 4ko asterako "irteera berezia" ari dira prestatzen, baina horren berri aurrerago emango dute.