Aia

Desfibriladoreak modu egokian erabiltzeko formakuntza saioa eskainiko dute Aian

Julene Sorarrain

Desfibriladore berria Aian. (Jon Ander Azpiroz)

Herritarren segurtasuna bermatzeko asmoarekin, udalak zazpi desfibriladore instalatu ditu herrian. Formakuntza saioan parte hartu nahi dutenek, aurretik izena eman beharko dute.

Aiako Udalak duela gutxi instalatu zituen desfibriladoreak herriko zazpi puntutan, besteak beste herritarren segurtasuna bermatzeko eta bihotz-geldialdi kasuetan erantzun azkarra emateko asmoarekin.

Zerbitzu horrez gain, udalak desfibriladoreak "modu egokian" erabiltzeko formakuntza saioa antolatu du ere ekainaren 5erako, 18:00etan hasita, eskola berriko salto gelan. Parte hartu nahi dutenek, aurretik izena eman beharko dute 943-13 11 44 zenbakira deituta ala harrera@aia.eus  helbidera idatzita.

Desfibriladoreak anbulategian, farmazian, Etxeta bailara eta Iruretaegiako buzoietan, Andatza auzoko eskola etxean, Santio Erreka auzoko frontoi atzean, Elkano auzoko elkartearen ondoan eta Urdaneta auzoko eskola etxean aurki daitezke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide