Ekainaren 6an zabalduko dituzte Aiako igerilekuko ateak

Julene Sorarrain

Aiako igerilekua. (Jon Ander Azpiroz)

Ekainaren 6an hasi eta irailaren 7ra arte iraungo du aurtengo denboraldiak. Herritarrek datorren astean eskuratu ahal izango dituzte bonuak, igerilekuan bertan, 16:00etatik 19:00etara bitartean.

Aurtengo Aiako igerilekuko denboraldiak ekainaren 6an hasi eta irailaren 7ra arte iraungo du, eta herritarrek datorren astean eskuratu ahal izango dituzte bonuak, igerilekuan bertan, 16:00etatik 19:00etara bitartean. Aiarrek lehentasuna izango dute bonuak eskuratzeko orduan.

Adinaren arabera, kuota ezberdina ordaindu beharko dute herritarrek, eta ordainketa eskudiruz egin beharko da. Hona hemen aurtengo prezioak:

  • 0-2 urte: 0€.
  • 3-5 urte: 30€.
  • 6-17 urte: 35€.
  • 18+ urte: 50€.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide