Herriarteko final laurdeneko kanporaketak jokatuko dituzte asteburu honetan Aiako Pala Taldeko pilotariek. Izan ere, iazko txapelketan Aia Gipuzkoako lau herri hoberen artean sailkatu zen, eta aurten zuzenean sailkatu da final laurdenetara.
Hori horrela, Lasarteren aurka lehiatuko dira aiarrak, etxetik kanpo, ostiral honetan, eta taldeko kideek dagoeneko aurreratu dute ez dela partida "samurra" izango. Loidibarren pilotalekuan izango dira norgehiagokak, arratsaldeko 19:00etan hasita.