Aia

Aiako EAJk Pagoeta Eguna ospatuko du igandean, gurutzea jarri zeneko 90. urteurrenean

Onintza Lete Arrieta 2025ko mai. 27a, 09:06

Artxiboko irudian, mendizaleak Pagoetako Egun batean hango tontorrean.

Goizean Pagoetako tontorrera elkarrekin joan, han pintxoak jan eta talde argazkia atera, eta herrira itzulitakoan elkarrekin bazkaltzea proposatu du alderdiak. Bazkarirako izen-ematea zabalik dago.

Aiako EAJk plana antolatu du igande honetarako, Pagoeta Egunerako. Gurutzea jarri zela 90 urte bete direla ospatzeko, goiz pasa eta bazkaria antolatu ditu. 

Parte hartzera animatzen direnak 10:00etan aterako dira plazatik, eta 11:30ean pintxo batzuk jan eta talde argazkia aterako dute gurutzean. Herrira bueltatutakoan, berriz, poteoa egingo dute, eta ondoren, 14:00etan, bazkaria izango da Euskal Parrillaren eskutik. Haurren menua 12 euro kostako da, eta helduena, berriz, 22 euro.

Bazkarirako izen-ematea zabalik dago, eta apuntatzeko 605 76 71 07 telefono zenbakira deitu beharko da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide