Aia

Irmak eta Ametsek alaituko dute bihar Aristerrazuko plaza

Julene Sorarrain

Aristerrazuko erromeria.

Bihar jaieguna denez, iluntzera arte erromeriaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek eta bisitariek, Andatzako plazan.

Igandeetan izaten da erromeria Aiako Andatza auzoko Aristerrazuko plazan, 18:00etan hasi eta 21:00 arte. Tarte horretan, hango tabernak ere ateak zabalik izaten ditu, eta giro paregabea sortu ohi da dantzara edo, besterik gabe, trikiti doinuez gozatzera bertaratzen direnen artean.

Hala, bihar, igandea, Irma eta Amets igoko dira oholtza gainera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide