Gipuzkoako Foru Aldundiaren programa da Treba Gurasoak, eta pornografiari buruzko saioa antolatu du Aian astelehenerako, hilak 12. Pornografia gaur egungo sexu heziketa ote? izena du hitzaldiak, eta Edurne Mendizabal adituak eskainiko du, 18:00etan, Kultur Etxean.
Nerabeen gurasoei zuzendutako saioa izango da, eta helburua izango da pornografiak nerabeen sexualitatean izan dezakeen eragina aztertzea batetik, eta familiek nerabeen sexu heziketan duten funtzioa indartzea, bestetik.
Doako saioa da, baina bertan parte hartzeko izena eman behar da. Horretarako nahikoa da Kultur Etxera joatea, edo bertara idaztea –kulturetxe@aia.eus– edo telefonoz deitzea 943-13 09 24 zenbakira.