Aia

Süne eta DJ Bon igoko dira larunbatean Probalekuko oholtzara

Julene Sorarrain 2025ko mai. 8a, 14:46

Süne musikaria.

Bakarlariaren kontzertua gaueko 22:00etan hasiko da, eta jarraian DJ Bonen txanda izango da Probalekua girotzeko. Süneren emanaldirako sarrerak dagoeneko agortuta daude. 

Aiako Udalak eta Kultura sailak antolatuta, musika emanaldi bana eskainiko dute larunbat iluntzean Probalekuan. Gauari ekiteko, Süne bakarlaria igoko da oholtza gainera trikiti doinuez herritarrak alaitzera. Musikariak iazko azaroan kaleratu zuen Amaineman bere azken lana, eta bertaratzen direnek abesti berriak entzuteko aukera izango dute, 22:00etan hasita. Kontzerturako sarrerak, ordea, agortuta daude. 

Kontzertua amaitu ostean, DJ Bonen txanda izango da Probalekua girotzeko. Emanaldirako sarrera doakoa da, eta 16 urtetik beherakoek guraso, ordezkari legal edo arduradun batekin sartu beharko dute. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide