Gaur zortzi hasiko da aurtengo Euskaraldia, eta herriz herri hasiak dira txapak banatzen izena eman duten herritarren artean. Ahobizi nahiz belarriprest rolak erakusten dituzten txapak dira, eta aurten, H hizkia daukan pegatinak ere banatuko dituzte, hika aritu nahi dutenentzat; zehatzago esateko, txapan H-a daraman pertsonari hika hitz egitea dagoela jakinaraziko da horrela.
Aian, Kultur Etxean daude eskuragarri txapak, eta bihar, berriz, mahaia jarriko dute txapak banatzeko. Lardizabal eskolan jarriko dute, 16:00etan.
Euskaraldian izena hemen eman daiteke.