Aia

Bost musikarik jarriko dute festa igande honetan Aristerrazun

Julene Sorarrain

Aristerrazuko erromeria.

Iluntzera arte erromeriaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek eta bisitariek igandean, Andatzako plazan. Xabi Arakamk eta Ander San Josek emango die hasiera festari, eta jarraian Kristina, Amaia eta Urtzi igoko dira oholtzara. 

Igandeetan izaten da erromeria Aiako Andatza auzoko Aristerrazuko plazan, 18:00etan hasi eta 21:00 arte. Tarte horretan, hango tabernak ere ateak zabalik izaten ditu, eta giro paregabea sortu ohi da dantzara edo, besterik gabe, trikiti doinuez gozatzera bertaratzen direnen artean.

Hala, asteburu honetan bost musikarik alaituko dute Andatzako plaza: Xabi Arakamk eta Ander San Josek, eta jarraian Kristinak, Amaiak eta Urtzik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide