Aia

Amets Bilbao eta Ander Gorostiaga eta Arboledako Trikitixa igoko dira Aristerrazuko oholtzara bihar

Onintza Lete Arrieta 2025ko mai. 3a, 08:00

Arboledako Trikitixa taldeko kideak.

Iluntzera arte erromeriaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek eta bisitariek igande honetan ere Andatzako plazan.

Igande eta jaiegunetan izaten da erromeria Aiako Andatza auzoko Aristerrazuko plazan, 18:00etan hasi eta 21:00 arte. Tarte horretan, hango tabernak ere ateak zabalik izaten ditu, eta giro paregabea sortu ohi da dantzara edo, besterik gabe, trikiti doinuez gozatzera bertaratzen direnen artean.

Hala, bihar Amets Bilbao eta Ander Gorostiaga igoko dira oholtza gainera, baita Arboledako Trikitixa taldea ere.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide