Aia

Bizikletak garbitzeko gunea jarri du Aiako Udalak herrigunean

Onintza Lete Arrieta

Bizikletak garbitzeko eta konpontzeko udalak jarritako azpiegitura. (Jon Ander Azpiroz)

Armendi-Gaineko biribilgunearen ondoan kokatu dute, eta oinarrizko konponketak egiteko ere balioko du azpiegitura berriak.

Jon Ander Azpiroz Aiako alkateak sare sozialetan jakinarazi duenez, Aiako Udalak bizikletak garbitzeko eta oinarrizko konponketak egiteko azpiegitura jarri du Armendi-Gaineko biribilgunearen ondoan. Herritarren eskaera eta beharrei erantzuteko helburuarekin egin duela azaldu du alkateak.

Era berean, esan du udalak herritarrei gogorarazten diela "denen ardura" dela "gunearen erabilera egokia egitea, materiala zainduz eta eremua garbi eta erremintak jasota utziz".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide