Igandeetan izaten da erromeria Aiako Andatza auzoko Aristerrazuko plazan, 18:00etan hasi eta 21:00 arte. Tarte horretan, hango tabernak ere ateak zabalik izaten ditu, eta giro paregabea sortu ohi da dantzara edo, besterik gabe, trikiti doinuez gozatzera bertaratzen direnen artean.
Igandeetan ez ezik, jaiegunetan ere antolatzen dute erromeria, eta hala, bihar, osteguna, maiatzaren 1a, Izer eta Alabier igoko dira oholtza gainera.