Azken egunak dira Andatzako bertso afarian izena emateko

Intza Trula 2025ko api. 18a, 14:00

Andantzan egindako auzo afari bateko irudia. (Artxibokoa)

Andatzako auzo elkarteak antolatuta, datorren ostiralean, apirilaren 25ean, egingo dute bertso afaria. Izena emateko azken eguna astelehena, hilak 21, izango da.

Aiako Andatza auzoan bertso afaria egingo dute apirilaren 25ean, 21:00etan, eta jatordura joan nahi dutenek azken egunak dituzte bertan izena emateko. Izan ere, datorren astelehenean, apirilaren 21ean, itxiko dute zerrenda. 

Bertsotan Aritz Hernandez Larrume, Andoni Mujika Anatx eta Iban Gorriti Beltza ibiliko dira, eta menua ondorengoa izango da: sarrerakoak, entsalada epela, piper beteak, saiheskia, postrea, kafea eta kopa emango dituzte.

Hori hala, joateko interesa dutenek izena eman dezakete auzo elkartean bertan, baita telefonoz 635 00 92 20 (Iñigo) edo 669 02 99 65 (Josu) zenbakietara deituta ere. Antolatzaileek jakitera eman dute ordainketa egunean bertan egin beharko dela, elkartean (30 euro).

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide