Bi erromeria izango dira datozen egunetan Aristerrazun

Intza Trula 2025eko apirilaren 18a

Hainbat lagun dantzan, Aristerrazuko erromerian. (Utzitakoa)

Iganderoko hitzorduaz gain, astelehenean ere izango dute erromeria Aristerrazun, jai eguna dela aprobetxatuz.

Hitzordu bikoitza izango da datozen egunetan Aristerrazun; izan ere, igandeko erromeriaz gain, astelehenean, jai eguna izanik, bigarren dantzaldi bat ere egingo dute.

Hori hala, igandean Elustondo anai-arrebak igoko dira oholtzara, eta, astelehenean, berriz, Alex Artzelusek eta Olatz Leturiagak eta Agirrebeña anai-arrebek girotuko dute plaza. eta Alabier. Ordutegiari dagokionez, ohikoa izango da: hau da, 18:00etatik 21:00etara izango da dantzaldia.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide