Drone soccer jokoan aritu dira gustura haur nahiz heldu Probalekuan

Onintza Lete Arrieta 2025ko api. 17a, 11:00

Atzo goizetik iluntzera izan zuten herritarrek droneekin egiten den futbolean aritzeko aukera. Goiz partean joko librean aritu ziren, eta arratsaldean, berriz, txapelketa egin zuten.

Gozatua hartu zuten atzo Aiako Probalekura gerturatu ziren haurrek nahiz helduek, droneak erabiliz futbolean aritzeko aukera eduki baitzuten. Drone soccer du izena jokoak, eta droneak baloi gisa erabiltzean datza. Horiek uztai txiki batzuetan sartu behar dira gola kontatzeko. Goizean joko librean aritu ziren, eta arratsaldean, berriz, txapelketa egin zuten.

Horrez gain, joko horretan ordenagailuz jokatzeko aukera ere egon zen, baita droneak bertatik bertara ikustekoa ere, nola funtzionatzen duten ezagutu ahal izateko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide