Bihar jokatuko dute aizkora apustua Izeta VI.ak Txomin Amundarainek

Onintza Lete Arrieta 2025ko api. 25a, 08:00

Andoni Iruretagoiena, iazko maiatzean, Orioko Garagardo Azokan. (Onintza Lete Arrieta)

Aiarrak eta nafarrak 60 ontzako sei enbor eta 12 kanaerdiko ebaki beharko dituzte. 10.000 euro izango dituzte jokoan.

Aizkora apustua itxi zuten otsail hasieran Andoni Iruretagoiena Izeta VI.ak eta Txomin Amundarainek, eta bihar arratsaldean lehiatuko dira Tolosako zezen plazan. 18:00etan hasiko da apustua, eta 10.000 euro egongo dira jokoan. 

Hauexek izango dira aiarrak eta nafarrak egin beharko dituzten lanak: 60 ontzako sei enbor eta hamabi kanaerdiko ebakitzea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide