Drone soccer jokoan ibiltzeko aukera izango da asteazkenean Aian

Onintza Lete Arrieta

Drone soccer jokoa. (Utzitakoa)

Goiz partean jokoa ezagutzeko eta praktikatzeko aukera egongo da. Arratsaldean, berriz, txapelketa jokatuko da.

Aiarrek drone soccer izeneko jokoa ezagutzeko aukera izango dute asteazken honetan, apirilak 16, Probalekuan. Dronea erabiliz futbolean jokatzean datza kirol hori. 2016an sortu zuten Hego Korean, eta joko hori bultzatzeko Flybble kooperatiba sortu zuten iaz Euskal Herrian; Nikolas Iriondo oriotarra da kooperatiba horretako kideetako bat.

Asteazkenean, goizean 10:00etatik 13:00etara joko librea izango da, hau da, herritarrek dronen arteko futbola ezagutzeko eta praktikatzeko aukera izango dute. Arratsaldean, berriz, txapelketa jokatuko dute 16:00etatik 19:00etara.

Txapelketarako izena goizean zehar eman beharko da, Probalekuan bertan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide