Euskaraldia 2025

Ostiral honetan aurkeztuko dute Euskaraldiko Aiako hamaikakoa

Onintza Lete Arrieta 2025ko api. 8a, 17:23

Euskaraldian izena emateko mahaia, Aian.

Herriko enbaxadoreak nortzuk diren jakingo da arratsaldean plazan egingo duten ekitaldian, eta ondoren bertso poteoa egingo dute plazatik abiatuta.

Maiatzaren 15etik 25era egingo da aurten Euskaraldia Elkar mugituz egingo dugu lelopean, eta herri asko ari dira beren hamaikakoak aurkezten, hau da, egun horietan herriaren enbaxadore izango direnak belarriprest eta ahobizi roletan aktiboki parte hartzeko.

Aian ostiral honetan egingo dute aurkezpen ekitaldia, eta orduan jakingo da zein 11 aiarrek osatuko duten aurten talde berezi hori. Ekitaldia plazan egingo dute 18:30ean, eta ondoren, festa giroa izango da nagusi, bertso poteoa egingo dutelako Eneritz Artetxe eta Agin Laburu bertsolariekin.

Izena emateko epea zabalik dago bai herritarrentzat, bai eragile eta taldeentzat, eta hori online egin daiteke esteka honetan, baita herrietan ere, batean eta bestean jarri dituzten kutxatxoetan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide