Aia

Gaur arratsaldean izango dira 'Errio' dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia Aian

Onintza Lete Arrieta 2025ko mar. 28a, 16:00

Dokumentaleko une batean, Nagore Urdapilleta dokumentaleko aurkezlea, Kaxilda herritarrarekin.

Probalekuan emango dute proiekzioa, eta ondoren solasaldia eskainiko dute Ibon Gaztañazpi zuzendariak eta Xabier Alberdi eta Alvaro Aragon historialariek.

Aiarrek Errio dokumentala ikusteko aukera izango dute gaur arratsaldean. Probalekuan izango da doako emanaldia 19:00etan, eta ateak ordu erdi lehenago zabalduko dituzte. 

Orioko itsas ondarea jasotzen duen dokumentala ikusi ondoren, solasaldia eskainiko dute Ibon Gaztañazpi dokumentalaren zuzendariak eta Xabier Alberdi eta Alvaro Aragon historialariek.

Aiako Udalak herritar guztiak animatu ditu saioaz gozatzera.

Hau da Orioko Udalak ekoitzitako ikus-entzunezkoaren trailerra:

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide