Aia

Aiarrek elgoibartarren kontra jokatuko dute Udaberri gomazko paleta txapelketako bigarren mailako finala

Onintza Lete Arrieta

Eskuinean, Zubillaga eta Aranberri. (Utzitakoa)

Finala bihar arratsaldean jokatuko dute Aiako frontoian Aranberri-Zubillaga aiarrek Gurrutxaga-Conderen aurka.

Udaberri Gipuzkoako Federazio Txapelketako finalak asteburu honetan jokatuko dituzte, eta aiarrak iritsi dira gomazko paletako bigarren mailako finalera. Bihar 18:00etan hasita, etxean, Aiako pilotalekuan, lehiatuko dira Haimar Aranberri eta Garikoitz Zubillaga Aiako taldekoak Elgoibarko Gurrutxaga-Conderen aurka.

25 bikote aritu dira bigarren mailako txapelketan –lau bikote, berriz, lehenengo mailakoan–, horietatik Aiako pala elkarteko hiru bikote.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide