Aiako Andatza auzoan bertso afaria antolatu du bertako auzo elkarteak apirilaren 25erako (21:00etan hasiko da). Bertsotan Aritz Hernandez Larrume, Andoni Mujika Anatx eta Iban Gorriti Beltza ibiliko dira, eta dagoeneko eman daiteke izena auzo elkartean bertan edo telefonoz, 635 00 92 20 (Iñigo) edo 669 02 99 65 (Josu) zenbakietara deituta.
Menua zein izango den ere aurreratu dute: sarrerakoak, entsalada epela, piper beteak, saiheskia, postrea, kafea eta kopa emango dituzte, 30 euroan.
Izena emateko azken eguna apirilaren 21a izango da, baina tokia 60 lagunentzat dagoela ohartarzi dute antolatzaileek. Ordainketa, berriz, egunean bertan egin beharko da, elkartean.