Eguraldia lagun izan ez bazuten ere, Andatzatik Aiarako XVIII. Igoera jokatu zuten atzo eguerdian, eta Joseba Iraola eta Arkaitz Ordoki pilotuek lortu zituzten markarik onenak.
Iraola pilotu bizkaitarra Nova NP-01 autoarekin lehiatu zen, eta minutu bat eta 42 segunduko denboran amaitu zuen igoera, iazko edizioan bezala. Bigarren postuan, aldiz, Arkaitz Ordoki pilotu nafarra sailkatu zen, Nova NP-03 autoarekin; minutu bat eta 47 segunduko denborarekin iritsi zen helmugara. Hirugarren postua, berriz, Aitor Manso lasartearrarentzat izan zen. BRC B49 autoarekin lehiatu zen, eta minutu bat eta 58 segunduko markarekin amaitu zuen igoera.
Gainera, eskualdeko lehen sailkatua Iosu Beitia azkoitiarra izan zen; bere Speed Car GT-R Evo autoarekin, minutu bat eta 59 segunduko markarekin amaitu zuen lehia, sailkapen orokorrean seigarren postua eskuratuz.
Honakoa izan zen sailkapena beste kategorietan:
1. Maila: Ruben Arteia.
2. Maila: Igor Urien.
3. Maila: Aitor Zabaleta.
4. Maila: Endika Agirre.
5. Maila: Oier Gorrotxategi.
6. Maila: Pablo Muga.
7. Maila: Joseba Iñarrea.
8. Maila: Ametz Mendizabal.
9. Maila: Aitor Manso.
10. Maila: Arkaitz Ordoki.
11. Maila: Joseba Iraola.
H3: Endika Agirre.
H2: Borja Ramirez.
H1: Rafa Diaz Pulido.