Gaur eguerdian jokatuko dute Andatzatik Aiarako XVIII. Igoera, Bosteko eskuderiak Andatzako herritarrekin elkarlanean antolatuta. Euskal Herriko eta Gipuzkoako lehen proba puntuagarria izango da, eta bertan pilotuek lau aldiz egin beharko dute ia lau kilometroko ibilbidea.
14:30ean emango diote hasiera entrenamendu txandari, eta, ondoren, gainerako hiru txandak gauzatuko dituzte. Aurten, guztira 48 auto gidari lehiatuko dira, 46 gizonezko eta bi emakumezko.
Proba hasi baino lehen, ordea, ibilgailu guztiak ikusteko aukera izan dute herritarrek Aiako Gozategi plazan. Bertan ikuskapen teknikoak egiten aritu dira goizeko 09:00etatik 12:30era bitartean, eta hainbat auto zale gerturatu dira txapelketan parte hartuko duten ibilgailuak ikustera.