Aia

Lau musikarik jarriko dute festa igande honetan Aristerrazun

Julene Sorarrain

Aristerrazuko erromeria.

Iluntzera arte erromeriaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek eta bisitariek igandean, Andatzako plazan. Unai Izagirre Attola-k eta Haritz Garmendiak emango die hasiera festari, eta jarraian Manex Torrealdai eta Eneritz Aulestia igoko dira oholtzara. 

Igandeetan izaten da erromeria Aiako Andatza auzoko Aristerrazuko plazan, 18:00etan hasi eta 21:00 arte. Tarte horretan, hango tabernak ere ateak zabalik izaten ditu, eta giro paregabea sortu ohi da dantzara edo, besterik gabe, trikiti doinuez gozatzera bertaratzen direnen artean.

Hala, asteburu honetan lau musikarik alaituko dute Andatzako plaza, hala nola Unai Izagirre Attola-k eta Haritz Garmendiak, eta jarraian Manex Torrealdaik eta Eneritz Aulestiak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide