Aiarrek Errio dokumentala ikusteko aukera izango dute datorren astean, hilaren 28an, ostiralarekin. Probalekuan izango da doako emanaldia 19:00etan, eta ateak ordu erdi lehenago zabalduko dituzte.
Orioko itsas ondarea jasotzen duen dokumentala ikusi ondoren, solasaldia eskainiko dute Ibon Gaztañazpi dokumentalaren zuzendariak eta Xabier Alberdi eta Alvaro Aragon historialariek.
Aiako Udalak herritar guztiak animatu ditu saioaz gozatzera.
Hau da Orioko Udalak ekoitzitako ikus-entzunezkoaren trailerra: