Ariguneko batzordean bertan ari dira Aiako Euskaraldia antolatzen, eta apirilaren 7an, astelehenarekin, egingo dute hurrengo bilera. Saioa herritar guztientzat irekia dela gogorarazi dute, eta beraz, parte hartu nahi duenak Kultur Etxera joan beharko du egun horretan, 18:00etan.
Informazio gehiago nahi duenak, 688 88 55 34 zenbakira deitu edo idatzi dezake.
Euskaraldia maiatzaren 15etik 25era egingo da herriz herri, eta Joxe Mari Unanue oriotarrak koordinatuko ditu Orioko eta Aiako Euskaraldiak.