Aia

Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak Ion Lertxundi omendu du 50 aldiz odola emateagatik

Julene Sorarrain 2025ko ots. 17a, 12:00

Ion Lertxundi odol emailea eta Jon Ander Azpiroz Aiako alkatea, urrezko intsigniarekin batera. (Jon Ander Azpiroz)

Ohorezko Odol Emailea izendatu du elkarteak azken urteetan 50 aldiz odola emateagatik. Gainera, Haize Berri kafetegian gosaltzeko bi pertsonentzako bonua ere jaso zuen Aiako Odol Emaileen partetik.

Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak Ion Lertxundi aiarra omendu zuen aurreko astean urrezko intsigniarekin, azken urteetan 50 aldiz odola emateagatik. Lertxundi Ohorezko Odol Emaile izendatu zuten intsigniaren bidez, eta gainera, Haize Berri kafetegian gosaltzeko bi pertsonentzako bonua jaso zuen Aiako Odol Emaileen partetik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide